Itxarkantu

Itxarkantu taldeak euskarazko abesti ezagunekin alaitzen ditu kaleak. Kantatzea gustatzen bazaizu eta zure aletxoa euskararen alde jarri nahi baduzu, animatu!

Itxarkantu 2008an sortu zen, nahiz eta bazuen aurrekaririk. Itxartu eguneko festetan Algortako kaleetan abesten genuen, gu bakarrik edo beste mendi talde batekin batera antolatutako mendi txangoetan ere abestu egiten genuen. Baina 2008 Itxartuk deialdi bat egin zuen, jendeak talde horretan parte har zezan

Itxarkantu izena berak bi osagai ditu: hasierako “Itxar” gure taldearen izenaren hasiera da eta bukaera “kantu”, abestu edo abesti.

Kartel iragarleak zioen bezala, Itxarkantu izeneko ekimenak honako helburu hauek bete nahi zituen eta nahi ditu:

  • Euskal Herriko abestiak ikastea, batez ere euskaraz.
  • Itxarturen beraren askotariko jardueretan eta handik kanpo abesteko aukera ematea.
  • Kantua bultzatzea kalean, tabernetan, herrian.
  • Etorkizunean Itxartu abesbatzan sar daitekeen jendearen harrobia izatea.

Cancionero