2010ean, Getxo Atletismo Klubak, Oroi-lasterketa hasi zenetik antolatzailea, Itxartura jo zuen, honek Oroi-lasterketaren antolakuntza bere gain har zezan, eurek ez baitzuten lan hori egiteko jende nahikorik. Baiezkoa eman genion eta horrela antolatu genuen XXVII. Oroi-lasterketa eta hurrengoak.
2017an, Getxo Atletismok Getxo Kirolaken bidez Udalari eskatu zion bai Getxoko Milla bai Oroi-lasterketa berriz ere beraiek antola zitzatela, egitura nahikoa baitzuten horretarako. Getxo Kirolak-ek onartu egin zuen eta Itxarturekin hitz egin ondoren, XXXV. 2018ko Oroi-lasterketa Itxartuk antolatuko zuen, Getxoko atletismoarekin, nola antolatzen genuen ikasteko, eta 2019an erantzukizuna Getxo Atletismoarena izango zen.
2009. urtean Getxoko Atletismo Kluba, 70. hamarkadan Getxoko I. milia antolatu zuena, Itxartura joan zen bi taldeak II. Getxoko milia eta ondorengoak.
2017an, Getxo Atletismok eskatu zion Udalari, Getxo Kirolaken bidez, bai Getxoko Milia edo erabakitzen zen beste lasterketa bat, bai Oroi-lasterketa beraiek antola zitzatela, egitura nahikoa baitzuten horretarako. Itxartuk Getxoko X. milia antolatu zuen azkenekoz 2017an.
2008an, Euskadin jaio ez ziren pertsonekin elkarlanean, Futbito Herriarteko lehen txapelketa antolatu zen, ondorengo urteetan ere jarraitu zuena, azkena 2012an jokatutako V. Txapelketa izan zelarik. Hortik aurrera, Euskadin jaio ez ziren pertsona-talde asko erakartzen zituen pertsona batek kolaboratzeari utzi zion, eta ez genuen gutxieneko talderik apuntatu. Beraz, ez zen egin ez 2013koa, ez hurrengo bi urteetakoa (2014 eta 2015), non berriro saiatu baikinen, arrakastarik gabe.