Mendia

Itxartu Mendigoizale Taldeak 20 urte baino gehiago bete ditu Itxartu Taldeko sail legez eta denbora horretan hauek izan dira HELBURUAK:

-Mendizaletasuna -alderdi guztiak barne- eta inguruarekiko errespetua bultzatu.
-Mendixketako txangoak sustatu eta bultzatu; gainera, gure historia, kultura eta geografia ezagutzeko ibilaldiak egin.
-Gazteei euren aisialdirako aukera bat sortu, asteburuetan kirola egin, hainbat toki bisitatu, natura ezagutu eta baloratu ditzaten eta beste pertsona batzuekaz harremanetan egon daitezen.
-Eskualdeko beste elkarteekin harremanetan ibili eta ekintza bateratuak antolatu.

Helburu horreek betetzeko EKINTZA hauek egiten dira:

-Urrian Algortako Ibilaldi Neurtua antolatu. Ehunka mendizale heldu nahiz gazte alkartzen dira aspalditik datorren ekintza honetan. Izan ere, 25. urteurrena 2007. urtean ospatu genuen.

-Talde batzuekin harreman sendoak ditugu, esate baterako Mungiako, Sopelanako, Plentziakoa, Derioko, Meñakako, Maruriko, Gamizko, Leioako, eta abarrekoekin… besteak beste, horiek antolatzen dituzten ibilaldi neurtuetan parte hartuz.

– Mendian goiza igarotzeko txangoak egin (Gorbeia, Tologorri, Anboto, Eretza, Oiz…). Horietan 30 edo 40 mendizalek hartu ohi dute parte.

-Beste taldeekin edota geure kabuz, eguna mendian igarotzeko txangoak antolatu.
Bertan menditik ibiltzeaz gain, (Toloño, La Rhune, Ernio, Karrantza, Valderejo…) bisita kulturalak ere egiten dituguz(Biasteri, Sarako haitzuloak, Loiolako santutegia, Pozalaguako kobazuloak…).

-Asteburua igarotzeko txango bat antolatu. Bertan mendi-ibiliak eta bisita kulturalak uztartzen ditugu (Cares-eko ibilbidea, Lobos ibaiaren arroila, Las Tuerces, Saja erreserba naturala…).

Menu