1986an sortu zen José Luis Lejarza jaunaren zuzendaritzapean, euskal musika tradizioari eta polifoniari eusteko musikazale batzuk elkartu zirenean .
Aurrera egin zuen, ahots berriak sartu dira eta 1996an abesbatza legez eratu zen, Itxartu Abesbatza izena hartuta. Teobaldo Guerrero jaunaren zuzendaritzapean. Itxartu Abesbatza Itxartu taldearen barruan dago. 1997. urtean Bizkaia Abesbatzen Elkartean (BAE) sartu zen.
Gaur egun 35 ahots nahasik osatuta dago eta zuzendaria Jesus Andruejo jauna da.
Musika emanaldi askotan hartu du parte eta aipagarrienak hauexek dira:
- Udaberriko kontzertuak, Bizkaiko hainbat tokitan BAEk urtero antolatuak.
- Kontzertu sakroak Amurrion, Getxon, Bilbon (Josulagunen elizan, El Carmen elizan, …), Berangon, besteak beste.
- Begoñako basilikan urtero antolatzen den Bizkaiko Aste koralean.
- Gabonetako kontzertuak: Portugaleten, Santurtzin, Getxon, Artean, Txoriherriko gabon kanta lehiaketan, Derion, Larrabetzun eta abar…
- Meza nagusiak Bilboko Santiago katedralean, Ziortza kolejiatan eta Estibalitz santutegian.
- Bizkaiko hainbat udalerritako kultur-aste: Lutxana, Berango, Sestao…
- Getxo Kultur Etxearekin batera ibili da tradizio handiko jai batzuk berreskuratzen, esate baterako Santa Ageda, Portu zaharreko San Juan, eta Biotz Alai abesbatzaren 75 . urteurrenean ere parte hartu zuen.
- Elkartruke jardunaldiak egin ditu Bartzelonako Agrupament La Lira abesbatzarekin, eta Monalteko San Vicens nahiz Bartzelonako Katedralean abestu du..
Horrez gain, Itxartu Abesbatzak hainbat elizkizunetan eta gizarte-ekitalditan hartzen du parte: ezkontzak, urteurrenak, hiletak eta abar.
Parte hartzeko eskaera askori erantzuten dio, bere errepertorioa handia baita: organoa, bakarlariak, abesbatza bera…