Jesús Antruejo Aguirregomezkorta
Prestakuntza
Pianoko Agiri profesionala: Konposizio eta Instrumentazioko zein Harmonia eta lagundutako Melodiako Goi Agiriak; Solfeoko zein Musikaren Teoria, Transposizio eta Laguntzako Goi Agiriak; Musika Pedagogiako Goi Agiria; Madrileko Mozart Fundazioak duen Abesbatzaren Zuzendaritzako Diplomatua; Musika Informatikan Diplomatua.
Ikastaroak: Musika Azterketa, Gregorianoa, Musika-terapia, Abesbatzen Zuzendaritza, Instrumentazioa, Musika Informatika, baliabide elektroakustiken bidezko Konposizioa.
Bere prestaketarako irakasle hauen irakaskuntza izan du: Hilario Extremiana, Toño Lauzirika, Zuriñe Fernandez de Gerenabarrena, Alfonso de la Torre, Sabin Salaberri, Angel Enfedaque, Juan Solaguren, Gabriel Fernández Alvez, Gabriel Brinzc.
Lan-ibilbidea
– 1982tik 2007ra bitartean Berangoko Nekaldi bizia Taldeko kidea izan da eta antzezle moduan ibili da.
– Aldi berean herri bereko Txirlora antzerki taldekoa izan da, askotan antzezle lana eginez zein musika lantxo batzuk sortuz.
– Algortako San Inazio eta Barrikako Sana Maria parrokietako organo-jolea.
– Adagio Abesbatzako organo-jolea, ezkontzetan eta erlijio ekitaldietan.
– Ezkontzetan hauek lagundu ditu noizean behin: Olatz Saitua, José Antonio Urdiain, Raquel Urquijo eta Irantzu Bartolome abeslariak eta abesbatza batzuk, besteak beste Portugaleteko Santa Maria Korala.
– Getxoko Areetako Urtiaga Musika eskola pribatuko irakaslea da irakasgai hauetan: abesbatza, pianoa, laguntza eta praktika.
– Leioako Askartza Klaret Ikastetxean eskolaz kanpoko ekintzetako irakaslea da, irakasgai hauetan: musikaren hastapenak, abesbatza eta musika hizkera.
– Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak Sestaon (2006) eta Ermuan (2007) antolatutako Bizkaiko Abesbatzen egunetan zuzendari ibili zen.
– Lirain de Gorlizeko Lirain Abesbatzako Zuzendaria 2002. urtean.
– Algortako Itxartu Abesbatzako Zuzendaria 2002. urtetik Agur egun arte.
– Larrabetzuko Gaztelumendi Abesbatzako Zuzendaria 2005. urtetik gaur egun arte.
Hiru disko grabatu ditu:
- 2003an, Raquel Urquijo sopranoarekin
- 2005ean, Juan Bilbao abeslariarekin
- 2006an, Itxartu abesbatzarekin