Itxartu Taldeak, bere sorreratik, kirol ekintzak antolatu edo beste batzuek antolatutakoetan bere laguntza eskaini izan ditu. Antolatzen ar iziren kirol ekitaldien garantzia kontuan hartuta, 2006an Itxartu Taldea Kirol Elkartea sortu zen, Itxartu taldearen barruan kokatutako nortasun juridikorik gabeko saila izanik eta Eusko Jaurlaritzaren Kirol Elkarteen Erregistroan sarturik. Burutzen dituen ekintzarik nabarmenenak hauexek dira:

–Hiri Krosa. . 1986tik Algortakok kaleetatik Hiri Krosa korritzen da. Bertan maila hauetako lasterkariek eskuartzen dute: Kadeteak, Gazteak, Juniorrak, Seniorrak eta Beteranoak.
–Getxoko Nazioarteko Milia: 2008tik Itxartu Taldeak eta Getxo Atletismo Taldeak elkarrekin antolatzen dute lasterketa hau.
–Itziar Lopez de Uralde Oroi-lasterketa: 2010tik Itxartu Taldea urte honetan bere XXVII. urtea betetzen duen lasterketa hau hasi da antolatzen.
Nordic walking edo Ipar martxa ariketa fisiko bat da, non makilez laguntzen den, gorputza bermatzeko balio izan beharrean, gure gorputzeko muskulu guztiak mugitzen laguntzen diguna, ariketa oso bat eginez, gure gorputzaren goiko eta beheko aldean.
Nordic Walking delakoa Finlandian sortu zen 30eko hamarkadan, hondoko eskiatzaileak erabiltzen hasi zirenean, elurrik ez zegoen urteko hilabeteetan sasoian mantentzeko.
Jarduera fisiko segurua, naturala, dinamikoa, eraginkorra eta mundu guztiarentzat egokia da. Nordic Walking-en helburu nagusia ongizate fisiko eta mentala lortzea da.
“Kedadak” ere deituak, bi ordu inguruko ibilbideak dira, aldapa handirik gabeak eta adin jakin bateko jendearentzat pentsatuak. Pertsona hauei euren osasunerako eta ongizaterako hain garrantzitsua den ariketa fisikoa egiteko aukera ematen zaie.
Hilean behin antolatzen ditugu, atseden hartzen dugun udako hilabeteetan izan ezik, eta Getxo Kirolakek aldizka antolatzen dituen irteerekin koordinatuta.
Martxa horietan sar daiteke, halaber, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Getxoko Udalarekin batera apirilaren hasieran osasunaren eta ariketa fisikoaren nazioarteko eguna dela-eta antolatzen duguna.

–Iñaki Deuna Txapelketa: 2006tik aurrera eta Getxoko Pilota Eskolarekin batera, esku pilota txapelketa interesgarria hau burutzen da, bere finalak Algortako Iñaki Deunaren jaien barruan jokatzen direlarik.
–Itxartu Eguna Txapelketa: Hau ere Getxoko Pilota Eskolaren auzolanean eta 2006tik aurrera jokatzen da, urrian.


–Gizonezkoena: 2008tik ari da txapelketa jokatzen.
–Emakumezkoena: urteroko Txapelketa hau, berriz, 2008tian sortu zen eta Bizkerre Futbol Taldearekin batera dago antolatuta.
Jarduera hau, guk hirigunean egiten duguna, mendian egiten den antzeko baten kopia da. Mendian parte-hartzaileek hainbat puntutatik egin behar dute ibilbidea, parte-hartzaile bakoitzari adierazten zaion ordenan, iparrorratz baten eta pasaguneak markatuta dauden mapa baten laguntzarekin.
Gure kasuan, 30 edo 40 puntu markatuta dituen udalerriaren plano bat emango zaie, eta bi orduko epean ahalik eta puntu gehienetatik igaro beharko dute. Denbora laburrenean puntu gehien lortzen dituenak irabazten du. Aukeratutako puntuak udalerriko dendak eta udalerriko leku enblematikoak edo turistikoak izan ohi dira.
Etorkizunean, bi modalitate horiek batu nahi ditugu; horrela, udalerriko hirigunean puntuak egongo dira, eta eraiki gabeko eremuetan beste batzuek.