Inauteriak

2012tik, aurretik ere egon den arren, Itxartu Taldeak bat egin du Inauterietako ospakizunekin, adin ezberdinetako taldeekin. Normalean arrazoi berezirik gabe atera izan dira Algortatik abestera, baina 2012 eta 2013an Mundakako inauteriak edo Aratusteak antzeztu genituen eta 2020an dantza taldeak Altsasuko Inauteriak ekarri zituen Algortara.