2025ean Euskal Mendi Federazioaren lizentzia eskatzeko prozesua
Urtero bezala data hauetatik, Itxartu Mendigoizale Taldean Euskal Mendizale Federazioaren 2025erako lizentzia eskatzeko prozesua irekitzen dugu.
Aurten, prozesua aurreko urteetakoaren antzekoa da; edonola ere, jarraibideak arretaz irakurtzea gomendatzen da.
Aseguruak Nordic Walkingen jarduerak ere estaltzen ditu.
Prozedura:
- Argibideak irakurtzea
- Kuota kalkulatzea, aukeren arabera (ikusi Tarifak 2025)
- Orria, betetzea eta sinatzea. Gainera 16 urtekoak (barne) baino txikiagoko eskaeretan gazteak federatzeko onespena eredua betetzea eta sinatzea
- IMT kontuan diru sarrera egitea, zeinek egiten duena adieraziz. Eskaera bakoitzeko diru sarrera bana.
- Itxartu Mendigoizalera orriak bidaltzea behin Beteta eta sinatuta, posta elektronikoz edo posta arruntaz.
INPORTANTEA: diru-sarrera egin arren, kasu dokumentazioa (beteta eta sinatuta) bidaltzen ez bada, ez du eskaerarik tramitatuko federaziora.
— — —
Halaber, kudeaketa guztiak aurrez aurre egin ahal izango dira Algortako Etorbidean 104, Algorta-GETXOn, 2024ko abenduaren 19an eta 26an, 19: 30etik 20: 30era.
ITXARTU TALDEAREN KONTUAREN ZENBAKIA
(KUTXABANK ES54 2095 0022 0091 0566 7884) |
Artxiboak:
- 2025ean federatzeko argibideak.
- “FEDERAZIO LIZENTZIA-AISIALDIRAKO TXARTELA -2025. URTEA” (PDF formatua) (Federatuaren datu pertsonalak eta datuen babesaren klausula)
- “FEDERAZIO LIZENTZIA-AISIALDIRAKO TXARTELA -2025. URTEA” (Word formatua) (Federatuaren datu pertsonalak eta datuen babesaren klausula)
- 2025eko lizentzien prezioen taula.
- Adingabeak federatzeko onespen eredua
Esteka: EMF-FVM Federatu