Martxoaren 22an, igandea, izango da Krosa
Gaurtik martxoaren 18ra, asteazkena, zabalik dago izena emateko epea, lasterketa bakoitzean gehienez parte hartu dezakeen pertsona kopurua osatzen ez den bitartean.
Krosa martxoaren 22an izango da, igande goizean, Algortako Batzokiaren inguruan.
Izen-emateak internet bidez egin behar dira www.itxartu.eus gure web orrian, banan-banan, bat baino gehiago badira, edo klubeko edo ikastetxeko atletismo talde baten bidez (kasu honetan klubak edo ikastetxeak itxartu.itxartu@gmail.com helbideari Excel orri bat eskatu behar dio bere atleta guztiei aldi berean izena emateko).
Senior edo beteranoen lasterketetan izena ematen dutenek 5 €-ko kuota ordaindu beharko dute gainerako parte-hartzaileentzat.
Seniorra edo beteranoa bazara, 5 € horiek ordaintzeko modua hauetako bat da:
- Itxartu taldeak Kutxabanken duen kontu honetan: ES54 2095 0022 00 9105667884
- Itxartu-Laboral Kutxaren kontu honetan: ES13 3035 0067 68 0671143099
- Bizum: 695 750 649 – 635 710 224 (horietako edozeinetan. Baten bat ase bada eta onartzen ez bazaitu, probatu bestearekin; eta biek huts egiten badute, jarri gurekin harremanetan itxartu.itxartu@gmail.com helbidean
Lasterketen ordutegiak eta xehetasunak (ibilbideen kolorea beherago dagoen “2025.03.22 Itxartu krosaren kartela” izeneko artxiboan agertzen da):
ORDUA MAILA JAIO-URTEA BIRAK KOLOREA LUZAPENA
10:30 …… Neska Txikiak 2020 edo gero Urdina 180 m.
10:35…… Mutil Txikiak 2020 edo gero Urdina 180 m.
10:40 …… Umetxoak 2018 – 2019 1 Gorria 500 m.
10:45 …… Umeak 2016 – 2017 1 Gorria 500 m.
10:55…… Kimuak 2014 – 2015 2 Gorria 1.000 m.
11:05…… Haurrak 2012 – 2013 3 Gorria 1.500 m.
11:15 …… Kadeteak 2011 2 Orlegia 2.200 m.
11:15…… Gazteak 2009 – 2010 3 Orlegia 3.300 m.
11:15…… Juniorrak 2007 – 2008 3 Orlegia 3.300 m.
11:35 Beteranoak 35 urte beteta 4 Orlegia 4.400 m.
12:00 Seniorrrak 1992 – 2006 5 Orlegia 5.500 m.
Xehetasun gehiago nahi izanez gero, kontsultatu nahitaez irakurri beharreko bi artxibo hauek:
Ondoren, izena emateko formularioa duzu. Inprimaki hori bete behar duzu lehenik, eta, gero, «Bidali-Enviar» sakatu.
2026 Cross Itxartu – Inscripción
