ITXARTU Musika Eskolako matrikula epea irekita

2011, Dantza-Musika
2011-2012 ikasturtea gertu daukagula jadanik izen-emate prozedura abian jarri dugu. Kontutan hartu beharreko datarik garrantzitsuenak ondorengoak dira:  .- 2011/09/25 IZENA EMATEKO EPE BUKAERA.Data baino lehen esan iezaguzue, mesedez, jarraitzeko asmorik duzuen,…

2011.09.11: Maruri-Jatabeko Ibilaldia

2011, Mendia
Irailaren 11n, igandea, Itxartu Mendigoizale Taldea Maruri-Jatabe-ko Herri Ibilaldira joango da. Algortatik irteera: kotxetan 8:00etan, Algortako Batzokiaren aurrean dagoen bus geltokitik. Nagusien Ibilaldiaren irteera: 8:30etan, hango Udalatxean abiatuta. Izena hantxe eman behar da.…

2011.09.24: V. Getxoko Milia

2011, Kirolak
Irailaren 24ean Getxoko V. Milia burutuko da, Itxartu Taldeak eta Getxoko Atletismo Taldeak antolatuta. Bi talde horiekin egitasmo honetan elkar lanean eta beraiei lagunduz, Getxoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Metroa, Euskadiko Kutxa, Coca Cola, DEIA Egunkaria, ONDA VASCA eta herriko hainbat elkarte eta enpresa egongo dira.…

2011.09.04: Valderejo-ra goaz

2011, Mendia
Irailaren 4ean Itxartu Mendigoizale Taldeak egun osoko txangoa prestatu du Valderejo-ra, bakoitzak bere janariak eta edariak eraman beharko dituelarik. Ibilaldia luzea izango da, 6 ordu eta erditan zehar oinez arituko…

2011.08.15: Gauezko ibilaldia Begoñara

2011, Mendia
Ohi denez, Itxartu Mendigoizale Taldeak Begoñarako txangoa antolatu du abuztuaren 15eko lehen orduetan. Irteera:  Algortako Batzokitik Ordua: 00:00ak Informazio gehiago  kartel honetan

2011.07.29: XI. Algortako Jota Txapelketa

2011, Dantza-Musika
XI. JOTA TXAPELKETA ALGORTAKO IÑAKI DEUNA   Ostiral honetan, uztailak 29, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Algortako jaietako XI. Jota txapelketa izango da Tellagorri plazan. 20110729 Jota Txapelketa Eta Trikixa Jaialdia

2011.07.07-10: Dantza Taldea Txekian

2011, Dantza-Musika
Algortako Itxartu Euskal Dantzari Taldeak Klatovy-ko (Txekiar Errepublika) 18. Nazioarteko folklore jaialdian parte hartuko du Euskadiren ordezkari gisa. Jaialdia uztailaren 7tik 10era bitartean luzatuko da eta bertan, urtean zehar prestatutako dantzen…

2011.07.10: La Rhune edo Larrune (905m)

2011, Mendia
Itxartu Mendigoizale Taldeak La Rhune o Larrune (905) mendirako txangoa prestatu du, egun osorako. Egun horretarako mendira oinez igo nahi ez dutenek trenean igotzeko aukera ere izango dute. Abiaera: 7:00etan, Algortako…