Irailaren 4ean Itxartu Mendigoizale Taldeak egun osoko txangoa prestatu du Valderejo-ra, bakoitzak bere janariak eta edariak eraman beharko dituelarik. Ibilaldia luzea izango da, 6 ordu eta erditan zehar oinez arituko garelako, baina ez zaila, igoera guztiak pilatuta 750 metro baino ez baitugu igoko.
Irteera: 8:00etan autobusez Algortako batzokiaren aurrean dagoen geltokitik. Prezioa 10 € izango da eta autobusean bertan ordaindu beharko da.
Ibilbidea: Lalastra, La Sierra mendatea, la Cruz de Bóveda, Recuenco, Barrerón ataka, Coronas ataka, Lorentzo Deuna baseliza, Vallegrull, Ribera, Purón ibaiaren haizpitartea eta Herran herria.
Ailegaera: Algortara 20:00etan edo.
Aholkua: Algortako Batzokiko Tabernan egongo den zerrendan apuntatzen bazarete, tokia ziurtatuko duzue.
Informazio gehiago:
- Irteeraren iragarki honetan.
- Ibilaldiaren gaztelerazko ohar hauetan.