Irailaren 11n, igandea, Itxartu Mendigoizale Taldea Maruri-Jatabe-ko Herri Ibilaldira joango da.
Algortatik irteera: kotxetan 8:00etan, Algortako Batzokiaren aurrean dagoen bus geltokitik.
Nagusien Ibilaldiaren irteera: 8:30etan, hango Udalatxean abiatuta. Izena hantxe eman behar da.
Luzera: 15 km.
Itxartun izen-emateak: Itxartu taldean joango garenoi Algortako Batzokiko Tabernan dagoen zerrendan izena jartzea aholkatzen diegu beti bezala. Eta kotxea eramateko prest bazaude, adierazi ezazu zerrendan bertan (beste bidaiariek 2na € emango diote txoferrari).
Informazio gehiago: