Irailaren 6an Getxoko II. Milia burutuko da, Algortako Geltoki Plazan. Duela urte batzuk lehenengoa antolatu zen, baina gero ez zitzaion jarraipenik eman. Orain, Itxartu Taldeak eta Getxoko Atletismo Taldeak II. Milla antolatu dute. Bi talde horiekin elkar lanean eta beren laguntzaz, Getxoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Metroa, Euskadiko Kutxa, Coca Cola, DEIA Egunkaria eta herriko hainbat elkarte eta enpresa egongo dira.
Hona hemen oinarrizko informazioa
Izena emateko aukera hauek dituzu:
- Itxartu Taldearen posta elektronikoaren bidez: info@itxartu.com
- Irailaren 5era bitartean, 19:00etatik 20:30etara Itxartu-ren egoitzan (Algortako Batzokia, Algortako Etorbidea 104)
- Eta Kantxa Kirol Modan (Torrene, 13 Algortan
Izena emateko, Izen abizenak, jaioturtea, eta kluba eman behar dira
1.- ANTOLATZAILEAK
Getxo Atletismo Taldea: 1960an sortu zen. Bere ibilbide luzean zehar, Estatuko Ohorezko Mailan aritu da, eta hainbat atleta internazional eta olinpiko izan ditu. Urtero atletismo lehiaketa ugari antolatzen ditu, azken urteko hauek besteak beste:
- XXIV Itziar Memoriala. 3.500 korrikalarik baino gehiago.
- XXXXI Villamonteko Krosa.
- XXII Itxartu Taldea Krosa.
- Getxoko Andra Mariko Krosa.
- Ereagan Sahararen aldeko Krosa.
- Aspanovas-en aldeko Lasterketa herrikoia.
- Estatu mailako Emakumearen Lasterketa (1.300 emakume).
Itxartu Taldea: Kultura zein Kirol arloetako Elkarte hau 1976an sortu zen. Kirol arloari dagokionez, ekintza hauek antolatu ditu azken urtean:
- XXII ‘Itxartu Taldea’ Krosa Algortan.
- XXV Algortako Ibilaldi Neurtua.
- Eskuzko Pilotaren Txapelketa.
- Futbito Txapelketa.
- Euskal Herriko Kirolaren Ikuskizuna.
- Mendi txangoak
2. ANTOLATZAILEEN HELBURUAK
- Getxoko Milia berriro antolatzea, 1987an korritu zen hura aitzindari duelarik.
- Atletismoaren jarduera sustatzea.
- Getxo Udalerria bera sustatzea.
- Bizkaiko herritarrei kirol ikuskizun egokia eskaintzea.
- Kirola egiten herri-guneak erabiltzea, Autorik gabeko egunaren inguruan Udalaren Iraunkortasunaren inguruko politikak indartzen.
3. DATA
- 2008ko irailaren 6a (Larunbata).
4. MAILAK
Mailak Jaio-urtea
- Txikiak ………………………. 1998 eta ondorengoak
- Kimuak ………………………. 1996 eta 1997.
- Haurrak ……………………… 1994 eta 1995.
- Kadeteak ……………………. 1993.
- Gazteak ……………………… 1991 eta 1992.
- Juniorrak …………………….. 1989 eta 1990.
- Seniorrak ……………………. 1988 eta lehenagokoak.
- Eliteak.
Gizonezkoak zein emakumezkoak kasu guztietan
Senior gizonen eta ELITE mailetako gizonezkoen zein emakumezkoen partehartzea gonbidapenen bidez bakarrik izango dira. Korrikalari gonbidatu hauek Euskadikoak zein Estatukoak eta Nazioartekoak izango dira
5. LASTERKETEN ORDUTEGIAK
Ordua Mailak Ibilbidea 18:00 Txikiak…………………………………………………………………….. ¼ milia
18:10 Kimuak ……………………………………………………………………. ½ milia
18:15 Haurrak …………………………………………………………………….¾ milia
18:20 Gizonezkoak: Kadete, gazte eta juniorrak …………………………….. milia
18:30 Emakumezkoak: Kadete, gazte, junior, senior eta federatuak ………. milia
18:40 Gizonezkoak: senior eta federatuak ……………………………………. milia
18:50 ELITEko emakumezkoak ………………………………………………….. milia
19:00 ELITEko gizonezkoak ……………………………………………………… milia
6. IZEN EMATEA
Izena emateko aukera hauek dituzu:
- Itxartu Taldearen posta elektronikoaren bidez: info@itxartu.com
- Irailaren 5era bitartean, 19:00etatik 20:30etara Itxartu-ren egoitzan (Algortako Batzokia, Algortako Etorbidea 104)
- Eta Kantxa Kirol Modan (Torrene, 13 Algortan
Izena emateko, Izen abizenak, jaioturtea, eta kluba eman behar dira