Osasunaren Mundu Eguna: gure planeta, gure osasuna
2022ko Osasunaren Mundu Eguneko gaia «gure planeta, gure osasuna» da. 2022ko apirilaren 7an, Osasunaren Mundu Erakundeak munduko arreta planetaren eta gure osasunaren arteko interkonexiora zuzenduko du. Egun horretan abiatuko den kanpainan, mundu osoko pertsonei, komunitateei, gobernuei eta erakundeei gure planeta eta gure osasuna babesteko hartzen ari diren neurriei buruzko istorioak partekatzeko eskatuko zaie.
Egun hori ospatzeko, ohi bezala, Itxartu Taldeak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Getxoko Udalarekin elkarlanean, Getxo osoan zehar ibilaldi bat antolatuko du apirilaren 3an, igandea, Algortako metroaren plazan 10:00etan abiatuz, Andra Mari eta Aixerrota aldera joateko, eta, handik, Arrigunaga, Usategi eta Portu Zaharretik, kostaldea zeharkatzeko, Areetako Bizkaia Zubiko (Zubi eskegiko) plazaraino.
8 kilometroko ibilbidea da, programatutakoa bide osoa egin nahi baduzu, eta luzeegia dela iruditzen bazaizu, Ereaga hondartzako Turismo Bulegoan sar zaitezke 11:00ak aldera, Areetarainoko ibilbidean dauden 3 kilometroak elkarrekin egiteko.
Kartela: 2022.04.03 Osasunaren mundu eguneko ibilaldia.
Gurekin parte hartu nahi baldin baduzu, hau baino ez duzu egin behar: edo 10:00etan Algortako Metroko plazan azaldu (8 km.) edo 11:05ean Ereagako Turismo Udal Bulegoan agertu (3 km.)