XXI. ALGORTAKO JOTA eta ARIN ARIN TXAPELKETA
OINARRIAK
- XXI. Algortako Iñaki Deuna Jota txapelketa 2026ko uztailaren 29an, asteazkena, izango da, arratsaldeko 20:00etan, Algortako Bihotz alai plazan (Getxo), Algortako Iñaki Deunaren jai batzordeak eta Itxartu Taldeak antolatuta.
- Adinezko hamalau urte beteta dauzkaten dantzariek parte hartu dezakete.
- Fandango eta Arin-Arin bana dantzatu beharko dute bikote guztiek trikitixaz jota
- Derrigorrezkoa izango da erritmoetako bakoitzean gutxienez ere 3 pausu desberdin
- Euskal Herriko jantziez egin beharko dute dantza.
- Dantzariek txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago bertaratu beharko baitute.
- Txapelketa hasi aurretik erabakiko da partehartze-hurrenkera, zozketaren bidez.
- Epaimahaiak bere irizpidearen arabera emango ditu puntuak eta txapelketan izena emateak epaileon erabakien onarpena dakar berarekin.
- Herri musika eta dantzaren alorrean adituak diren pertsonek osatuko dute epaimahaia. Epaimahai horrek hartutako erabakiaren kontra ezin ahalko da jo.
- Parte hartu nahi duten bikoteek izen-abizenak, jatorrizko herria eta jaioteguna jakinarazi beharko dute uztailaren 25a baino lehen e-mail (itxartu@gmail.com) edo telefono/wasap bidez (695 750 649).
- Izena ematen duten lehenengo 10 bikoteek hartu ahal izango dute parte, onartuak izaten badira.
- Honako sari hauek eskuratuko dituzte irabazleek:
- bikoteak: Garaikurra, txapela, zapia eta 250 €.
- bikoteak: Garaikurra eta 200 €.
- bikoteak: Garaikurra eta 150 €.
- Txapelketan parte hartzen duten gainerako bikoteek 90 euroko dieta jasoko dute.
- Antolatzaileek bere gain izango dute txapelketaren egitura egokitzeko eskubidea, suertatzen diren beharren arabera.
