Hurrengo ostegunean, uztailak 19, Itxartu Euskal Dantzari Taldea Getxoko XXVIII Nazioarteko Folklore eta Dantza jaialdian arituko da Euskadiren ordezkari gisa.
Jaialdia 21:00etatik aurrera izango da Algortako Bihotz Alai plazan eta sarrera dohainikoa da.
