Asteburu honetan Itxartu Abesbatzak Madrileko Erkidegoan dagoen Tres Cantos herrian abestuko du.
Taldea ostiralean abiatuko da Algortatik Tres Cantos-era.
Larunbat goizean Madrilean ibiliko dira eta arratsaldean Coral Santa Teresa bertako abesbatzarekin batera kantatuko du.
Itxartu abesbatzak eramango duen egitaraua hauxe da:
- Ave Maria – Angelus Domini (Franz Biebl, bi abesbatza mistoentzako)
- Alostorrean (Txekiako abesti herrikoia musika aldetik eta XV. mendeko euskal bertso herrikoiak hitzen aldetik)
- Blancas como palomas (Luis Aranburu)
- Xalbadorren heriotzean (Xabier Lete)
- Agur Euskalherriari (Jose Mª Iparragirre)
- Gabriel’s Oboe (Enzo Morricone)
- Illunabarra (Mokoroa)
Amaieran bi abesbatzek batera Verdiren Nabucco-ko Va pensiero abestuko dute.
Igande goizean bertako elizan meza abestuko du abesbatzak, abadeak gonbidatuta. Abadea izatez Trapagaranekoa da.
Eta meza horretan hauxek abestuko ditu Itxartuk:
- Bendicat vobis (G.F. Haendel)
- Erruki jauna (Herrikoia – Arm.: Jesus Antruejo, Itxartuko Zuzendaria)
- Aleluya (Arr.: Jesus Antruejo, Itxartuko Zuzendaria)
- Sinisten dot (Jesus Antruejo, Itxartuko Zuzendaria)
- Hartu aita (Herrikoia – Arm.: Jesus Antruejo, Itxartuko Zuzendaria)
- Hosanna (Santus) (Juan J. Arregi – Arm.: Jesus Antruejo, Itxartuko Zuzendaria)
- Aita gurea (F. Madina)
- Sinisten dot Jauna
- Qui presso a te (W.A. Mozart)
- Ave Maria (Liszt)
- Agur Jaunak
