Urriaren 10ean, larunbata, eta arratsaldeko 8:15etan hasita, Itxartu Abesbatzak eta Madrileko Tres Cantos herriko Santa Teresa Koralak kontzertua eskainiko dute Algortako Hiruzkoitarren Elizan (Algortako San Martin kalean).
Itxartu Abesbatzak abesti hauek eskainiko ditu:
| Elurra mara mara ………………………………………………….Illunabarra ..…………………………………….…………………..Te Deum guaraní (La Misión pelikulakoa)..……………Alostorrean ……………….…………………………………………Blancas como palomas ……………………………..………….Mendirik mendi ………………………………………………………Va pensiero (Nabucco) ………………………….…………….Saratarra ………………………………………………….…………. | Serge JarrofMokoroaEnnio MorriconeMalatLuis AramburuSabin SalaberriGiuseppe VerdiJose Mª Gonzalez Bastida |
Santa Teresa Korala 1988an sortu zen. Azken urte hauetan, 2002az geroztik, Daniel de la Puente dute zuzendari eta besteak beste Italiako errenazimenduko madrigal erako Adriano Banchieri-ren Il Fascino opereta eskaini zuen 2003an eta berriro ari da prestatzen datorren urteko inauterietarako. Ekainerako Henry Purcell-en Dido eta Eneas opera ari dira prestatzen. Tomas Luis de Victoriaren “Responsorios de Tinieblas” abestu zuten Tres Cantos-eko Antzokian, Logroño-ko San Bartolome elizan, Yuso-ko San Millan Monastegian, Leon-go Katedralean eta Astorga-ko Santa Marta elizan. Iazko ekainean Estatuko Ondare Sailak antolatzen dituen Musika zikloan El Pardo Errege Jauregian eskuartu zuten.
