Aurten berriro antolatuko dugu Getxon XV. Iñaki Deuna eskuz pilota txapelketa, haurtxo, kimu eta haur mailetan, buruz buruko partiduak eta neskek zein mutilek parte hartu dezaketela.
Partiduak uztailaren 6tik 20ra jokatuko dira, ligaxketan 4na pilotari sailkatzeko. Ondoren uztailaren 27an eta 28an finaleridak jokatuko dira eta finalak uztailaren 31an, igandea. Partidu guztiak Algortako Batzokiko frontoian jokatuko dira.
Ligaxketako partiduak eta finalerdiak arratsaldez izango dira, 17:00 eta 19:00 bitartean. Finalak goizez jokatuko dira.
Eguraldi txarrak edo bestelako egoera batek partiduren bat bertan behera utzi arazten badu, beste egun batean jokatuko da, horretarako egutegian egun batzuek gordeta ditugularik.
Hau da txapelketaren kartela: XV. Iñaki Deuna esku pilotaren txapelketa
Eta ondorengo hauek ligaxketako partiduen kartelak, egunez egun:
