
IBILBIDEA:
Apellaniz-en (740m) hasten den mendiko ibilbidea San Cristobal gailurreraino (1.057m). Ondoren San Justi gailurrera(1.024m) igoko da eta itzulera Apellaniz-era.
Iraupena 3:15 ordu gehi geldiketak. 12,4 km eta desnibel metatua 490m (ikus Oharrak).
Zailtasuna: ERTAINA-ERRAZA prestakuntza ertaina duten pertsonentzat eta GOGORRA prestakuntza bajua duten pertsonentzat.
Antolakundeak beretzat gordetzen du ibilbidea aldatzeko eskubidea, baldin eta bere borondatearekin zerikusirik ez duen arrazoiren bat badago.



ANTOLAKETA:
ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA batzokiko patioaren aurrean dagoen autobus geltokitik
Itzulera 18:30etan, gutxi gorabehera

IZEN-EMATEA:
Itxartu Mendigoizale Taldeko kontuan dirua sartu izena adierazten. Postuak mugatuak direla eta inskripzio-ordena kontuan hartuko da, orden hau baliogarria izango da autobuseko plazak emateko. (Azken eguna: martxoren 11 asteazkena)
Ezinbestekoa da dirua sartu ondoren menuko aukerak adieraztea, itxartumendi2015@gmail.com helbidera mezu bat bidaltzen.
KONPROMISOA ETA OHAR FINALA:
Irteeran izena emateak esan nahi du jardueraren baldintzak onartzen direla eta segurtasun- eta prebentzio-neurri indibidualak arduraz betetzeko konpromisoa hartzen dela, bai mendi-ibilien arriskuarekin eta prebentzioarekin lotuta.
Itxartu Mendigoizale Taldeak aipatutako neurriak betetzen ez dituzten parte-hartzaileak bere jardueretatik kanpo uzteko eskubidea gordetzen du.
ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEA
