Osasun eta Ariketa fisikoaren Mundu eguna dela-eta, datorren igandean, apirilak 6a, Algortako Metro plazatik 10:00etan abiatuko den ibilaldi bat prestatu dugu, Eusko Jaurlaritza (Osasun Saila) eta Getxoko Udalarekin (Getxo Kirolak) batera. Algortako Metro plazatik abiatuko gara 12:00etan eta Aixerrota errotara joango gara, handik Usategiko Behatokira, Portu zaharrera eta Arriluzera, 11:45ak inguruan Bizkaia Zubi eskegiko plazan amaitzeko, ibilaldian okerrik gertatzen ez bada, Ibilaldiak 8 km. ditu, egiteko erraza da eta, nahiz eta guk oso ezagunak ditugun, ikusiko ditugun tokiak benetan ederrak dira. Ibilbide laburragoa egin nahi dutenek toki eta ordu hauetan sartu daitezke ibilaldian:
– 10:30etan Aixerrotan.
– 11:05etan Ereagako Turismo bulegoan
Ikus: 20260412 Ekitaldiaren kartela
Zu eta zure lagunak eta senitartekoak bertan egongo zaretelakoan,
