
IBILBIDEA, ZAILTASUNA, ORDUTEGIA:
| Ibilbide osoa | 1. Aukera | 2. Aukera |
| Irteera Kobaron Pobeñatik, Lucero tontorra, La Cuesta, Valle, Serantes tontorra eta Santurtzira.
Zailtasuna: Erdi-gogorra prestakuntza ertaina dutenentzat, 730 metroko goranzko desnibel metatua, 17 kilometroko ibilbidea eta 4:30 orduko iraupena. Algortara metroz itzultzea. Ikusi oharrak. |
Irteera Kobaron, Pobeña, Punta Lucero tontorra, La Cuesta eta Zierbenara.
Zailtasuna: Erraza prestakuntza ertaina dutenentzat, 330 metroko goranzko desnibel metatua, 10,3 km-ko ibilbidea eta 3:00 orduko iraupena gehi hamaiketakoa. Algortara A3321 autobusez eta metroz itzultzea. Ikusi oharrak. |
Irteera Kobaron, Pobeña, La Cuesta eta Zierbenara. Zailtasuna: Oso erraza prestakuntza ertaina dutenentzat, 67 metroko goranzko desnibela metatua, 7 kilometroko ibilbidea eta 2: 00etako iraupena gehi hamaiketakoa. Algortara A3321 autobusez eta metroz itzultzea. Ikusi oharrak. |
Antolakundeak beretzat gordetzen du ibilbidea aldatzeko eskubidea, baldin eta bere borondatearekin zerikusirik ez duen arrazoiren bat badago.
Ibilbide osoa


1. Aukera

2. Aukera

ANTOLAKETA:
ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA batzokiko patioaren aurrean dagoen autobus geltokitik
Itzulera 14:30ean gutxi gorabehera bakoitzaren kontura garraio publikoan (A-3321 eta Metroa, kasuen arabera)
| IZEN-EMATEA: | KONPROMISOA ETA OHAR FINALA: |
| Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar da, irailaren 18a, ostiraleko 14:00ak baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, deitzeko aldaketak izatekotan. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 8 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da. | Irteeran izena emateak esan nahi du jardueraren baldintzak onartzen direla eta segurtasun- eta prebentzio-neurri indibidualak arduraz betetzeko konpromisoa hartzen dela, bai mendi-ibilien arriskuarekin eta prebentzioarekin lotuta.
Itxartu Mendigoizale Taldeak aipatutako neurriak betetzen ez dituzten parte-hartzaileak bere jardueretatik kanpo uzteko eskubidea gordetzen du. |
