XXXIV. ITXARTU KROSA: IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK
Gaurtik martxoaren 17ra arte egongo da zabalik izena emateko epea, lasterketa bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua osatzen ez den bitartean.
Krosa martxoaren 20an izango da, igande goizean, Algortako Batzokiaren inguruan.
Izen-emateak Internet bidez egin daitezke gure web orria honetan (www.itxartu.eus) edo, aurrez aurre, Algortako Torrene kaleko Kantxa Kirol Moda kirol dendan.
Senior edo beteranoen lasterketetan izena ematen dutenek 5 euroko kuota ordaindu beharko dute, baina beste guztientzat izen ematea doakoa da.
Senior edo beteranoa baldin bazara, era hauetako baten bidez ordaindu ditzakezu 5 €ak:
- Itxartu taldeak BBKn duen kontu honetan: ES54 2095 0022 00 9105667884:
- Itxartu taldeak Laboral Kutxan duen kontu honetan: ES13 3035 0067 68 0671143099
- Bizum: 695 750 649
Parte-hartzaile guztiek BM poltsa bat jasoko dute
Ordutegiak eta lasterketen xehetasunak (ibilbideen kolorea honekin batera doan kartelean agertzen da).
ORDUA MAILA JAIOTURTEA BIRAK KOLOREA LUZERA
10:30 Neska Txikiak 2016 edo ondoren Urdina 180 m.
10:35 Mutil Txikiak 2016 edo ondoren Urdina 180 m.
10:40 Aurreumetxoak 2014 – 2015 1 Gorria 500 m.
10:45 Umetxoak 2012 – 2013 1 Gorria 500 m.
10:55 Kimuak 2010 – 2011 2 Gorria 1.000 m.
11:05 Haurrak 2008 – 2009 3 Gorria 1.500 m.
11:15 Kadeteak 2007 2 Berdea 2.200 m.
11:15 Gazte eta Junior 2005 – 2006 3 Berdea 3.300 m.
11:35 Beteranoa 35 urte beteta 4 Berdea 4.400 m.
12:00 Senior 1988 – 2002 5 Berdea 5.500 m.
Xehetasun gehiago nahi izanez gero, kontsultatu nahitaez irakurri beharreko bi artxibo hauek:
Eta honen azpian zure izena emateko orria duzu. Orria bete ondoren ez ahaztu “Bidali” gainean klikatzea.
Itxartu krosean izena emateko epea bukatu da.