IBILBIDEA, ZAILTASUNA, ORDUTEGIA:
Irteera Pagomakurretik (897m), Begi Axular (1.098m), Itxina eta Lekanda tontorretik (1.302m) pasatzen, jaitsieran Arrabatik (1.085m) igaro (hamaiketakoa) eta Pagomakurrera itzuli.
Zailtasuna: ERTAINA prestakuntza ertaina duten pertsonentzako, 550 metroko goranzko desnibel metatua, 8,2 km-ko ibilbidea eta 3,30 orduko iraupena gehi hamaiketako (Ikusi oharrak).
Antolakundeak beretzat gordetzen du ibilbidea aldatzeko eskubidea, baldin eta bere borondatearekin zerikusirik ez duen arrazoiren bat badago.
ANTOLAKETA:
ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, KOTXEZ JOANGO GARA batzokiko patioaren aurrean dagoen autobus geltokitik
Maskara nahitaez erabili behar da kotxean
Itzulera 14:15etan, gutxi gorabehera
IZEN-EMATEA:
Mezu elektroniko bat bidali itxartumendi2015@gmail.com helbidera apirilaren 8ra baino lehen. Mezu horretan adierazi beharko da ibilgailua eramateko prest dagoen eta pertsona kopurua.
COVID egoera izanez, eta auto partikularrak erabiltzen direnez, izena emateko beharrezkoa da ibilgailua jartzea eta/edo aurretik, kotxe-plaza izatea. Hori dela eta, kasu horretan, inskripzioa ibilgailuko bidaiari guztiekin batera egingo da. Ez da onartuko banakako inskripzioa ibilgailurik gabe. Bidaiari bakoitzak 7 euro ordainduko ditu.
COVID-19-ko NEURRIAK:
Irakurri “ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAREN IRTEERETARAKO JARRAIBIDEAK ETA PROTOKOLOA, COVID 19REN AURKAKO PREBENTZIO-NEURRIEKIN”.
OHAR FINALA:
Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta
ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAren ARDURADUNAK