
IBILBIDEA, ZAILTASUNA, ORDUTEGIA:
Irteera Antiguako Ama Birjinaren Santutegitik (312 m) – Txarlazo tontorra (933 m) – Aukerako Txolope gailurra (1.027 m) eta Santutegira itzultzea.
GOLDETXOKO PORTILLOTIK igarotzen den pistan gora eta behera:
Zailtasuna: ERTAINA-GOGORRA prestakuntza ertaina duten pertsonentzako, 680 metroko goranzko desnibel metatua, 8,9 km-ko ibilbidea eta 3:00 orduko iraupena gehi hamaiketakoa.
Aukera moduan Txoloperako igoera gehi dakioke (guztira 2 km gehiago eta 100m gehiagoko desnibela). Bidean erabakiko da.
Oharrak arretaz irakurtzea gomendatzen da
Antolakundeak beretzat gordetzen du ibilbidea aldatzeko eskubidea, baldin eta bere borondatearekin zerikusirik ez duen arrazoiren bat badago.


ANTOLAKETA:
ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA batzokiko patioaren aurrean dagoen autobus geltokitik
Itzulera 14:30etan, gutxi gorabehera
IZEN-EMATEA:
Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar da, azaroaren 6a, ostiraleko 14:00ak baino lehenago. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 12 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.
KONPROMISOA ETA OHAR FINALA:
Irteeran izena emateak esan nahi du jardueraren baldintzak onartzen direla eta segurtasun- eta prebentzio-neurri indibidualak arduraz betetzeko konpromisoa hartzen dela, bai mendi-ibilien arriskuarekin eta prebentzioarekin lotuta.
Itxartu Mendigoizale Taldeak aipatutako neurriak betetzen ez dituzten parte-hartzaileak bere jardueretatik kanpo uzteko eskubidea gordetzen du.
IBILBIDEAREN TRACK-a
| Txarlazo Antigua-tik (GPX) | Txarlazo Antigua-tik (KML) |
ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEA
