Orain esan dezakegu egoerak hobera egin duela, izan dugun alarma-egoeraren neurri murriztaileenetatik ateratzen ari garela, eta zuekin harremanetan jartzen gara, zuen familiarekin batera denok ondo egon zaiteztela opatuz.
COVID-19aren aurreko neurri berriekin, kirol-jarduera askatasun handiagoz egin ahal izango dugu, baina maskara, distantzia eta taldeen jarraibideak beteko ditugu.
Hileko bigarren larunbatetan jarraituko dugu Nordic Walking/Ipar Martxa/Martxa Nordikoa praktikatzen, “MAKULUEKIN (NW), EDO GABE, GETXOTIK IBILI” ekintzan. Datorren larunbatean, 2021eko urriaren 9an beste irteera bat egingo dugu (eguraldiak uzten badigu).
Lekua: Algortako Batzokia
Ordua: 10:00
Egun horretan BAI, makuluak utzi ahal izango dizkiegu ez dutenei (mugatuta).
- 9:15etatik Aurrera Ipar martxarako makilen lagapena.
- 9:30etan Nordic Walking-en lehen ezaugarriak erakutsiko dira.
Izena emateko posta bat bidali ezazu helbide honetara: nw.itxartu@gmail.com
Hona hemen 2021.10.09 Nordic walking-Ipar ibilaldiaren kartela
Etorriko bazara, mesedez, 2021eko urriaren 8 baino lehen, parte hartuko duzula baieztatuz, nw.itxartu@gamil.com helbidera mezu bat bidali iezaguzu.
Ezin baduzu, beste egun batean izango da. Eta praktikatu Nordic Walking/Ipar Martxa/Martxa nordikoa.
Oharra: ezarritako protokoloari jarraituko diogu: maskara, babes-arauak errespetatuz eta pertsonen arteko gutxienez 1,50 metroko distantzia fisikoari eutsiz.