Itxartu taldeak 2022ko urriaren 7an Kedada edo Ibilaldi osasuntsu berri bat antolatu du. Algortako Metro plazatik Fadurara joango gara eta Gobela ibai ondotik Bizkaia zubira iritsiko gara, handik Ereagara eta bukatzeko Metro plazara itzuliko gara.
Hau da kartela: 2022.10.07 Algorta-Areeta Kedada edo ibilaldi osasuntsuaren kartela
Ez duzu izena eman behar, gurekin ibili nahi baduzu, goizeko 10:00etan agertu zaitez Algortako Metro plazan eta hortik abiatuko gara gure ibilaldian
