2021eko abenduaren 19an, igandean, Algortako Batzokiko patioan Emakume Aizkolarien Bizkaiko Txapelketa ospatuko da, Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federazioak eta Itxartu taldeak batera antolatua.
Txapelketa 12: 00etan hasiko da eta hiru aizkolarik hartuko dute parte: Karmele Gisasola “zelai III”, Garazi Arruti eta Uxue Ansorregi. Bakoitzak 2 enbor ebaki behar ditu, 36koak, eta beste bi enbor, 45ekoak.
Mallabiko Karmele Gisasolak hainbat modalitatetan parte hartzen du: aizkora, ingudea, trontza, txingak. Azaroan Euskadiko emakumezkoen I. pentatloi txapelketan irabazi zuen eta Bilboko Sherpa.ai txapelketan garaile izan zen, Uxue Ansorregi bigarren eta Garazi Arruti ere Euskal Herriko lau aizkolaririk onenetakoa da
Ondoren trontza, txingak eta ingude altxatze erakustaldiak izango dira, Nerea Egurrola eta Lucia Orbe, Mikel Agirre eta Andoni Zubiaurre, Salva Erleaga eta Xabat Erleagaren partaidetzarekin.
Ikus: 2021.12.19 Bizkaiko emakumeen aizkora Txapelketaren kartela