Osasun eta ariketa fisikoaren Nazioarteko eguna berez apirilaren 7an da, baina guk inguruko igande batean ospatzen dugu, Getxon ibilaldi polit batekin.
Aurten gainera Munduko Osasun Erakundearen 75. Urteurrenarekin bat egingo dugu.
Ibilaldia apirilaren 2an, igandea, izango da eta Algortako Metro plazan hasiko da 10:00etan. Ez duzu aurretik zure izena eman behar, gurekin ibili nahi baduzu etorri zaitez ordu horretan Metro plazara eta handik abiatuko gara.
Ibilbideak 8 km ditu eta metro plazatik Aixerrotara joango gara eta handik, Arrigunagatik eta Usategitik, Ereagara, Areetako Bizkaia zubiko plazan bukatzeko.
Luzera zuretzat handiegia dela uste baduzu,gurekin Ereagako Igeretxe ondoan egin dezakegu bat 11:05ak inguruan, bertatik Areetara azken 3 kilometroak egiteko.
Kartela: 2023.04.02 Osasun eguna