Datorren igandean Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen 2n Jakintzaren Bidean egongo gara.
Izen-ematea: Ostiraleko eguerdi baino lehen, Itxarturen helbide honetan info@itxartu.com
Igandeko irteera: Kirikiñon 8:45etan, kotxez Unibertsitatera joateko.
Ibilbidea: Unibertsitatea (Polikiroldegia) (9:30) – Akarlanda (10:00) – Lauroeta (10:45) – Artebakarra (11:30) – Berriaga mendia (12:00) – Bizkaiko Parke Teknologikoko Barco Eraikina (12:45).
Denera 20 km.
Jateko + Ura: Lauroetan eta Berriaga mendian.
Itzulera: Antolatzaileek doako autobusak ipiniko dituzte Parke Teknologikotik Unibertsitatera itzultzeko.
Informazio gehiago: www.kirolak-bizkaia.eu/p216-home/eu eta Poster honetan klikatuz