Irteera: goizeko 8:00etatik Algortako Kirikiñotik
Informazio gehiago: poster honetan
Argibideak:
Gorbeiako gailurra da eta Mendigisa mendikatean dago kokatuta. Mendikate horrek Iparraldean dagoen Orozko eta Hegoaldean dagoen Zeberio banatzen ditu, Ekialdean Bikotzgane (565 m.) utzirik. Bikotzgane, bere aldetik, Arratia bailarako Arteagatik Orozko bailarako Zubiaur-rera (149 m.) doan errepidean dago. Mendebalde aldean mendikatea erabat eta bat batean doa behera, Aretan (Laudio) Nerbioi ibaiarekin bat egiten duen Altube errekara.
Arrugaeta (662 m.) mendia mendikatearen erdialdean dago, izen bera duen pasabidearen (614 m.) ekialdean. Bere amaieran harkaitzezko gailurra da eta heldu baino lehen, ekialdean, baso-behaketarako etxetxo bat duen tontor bat (662 m.) dago. Untzueta mendian (773 m.) geruza oso bertikalak osatzen dituzten arezko harkaitzak daude, baina Arrugaeta eta Garaigorta mendietan karezko harkaitzak dira nagusi. Batere landarerik ez dagoenez, Orozko bailaratik abiatzen diren igoerak erabat zailtzen dituzte han hemenka ageri diren lapiazek. Ipar-mendebaldean ikusten den eta pinudiak zein eukaliptusak dituen gailurra Kurtzelarra (653 m.) da.
Basoaren ezaugarriei dagokienez, bere garaian erabat eta oparo estali zuten zuhaitz haien lekuko gisa oraindik pagadi bakan batzuk ikusi daitezke, gaur egun pinu insignis eta Eukaliptus-en tokietara iristeko bideez zeharkatuta egonda. Gune garaietan eta ibarbideetan zehar dauden amildegietan gora kokatuta dauden pagadiez gain, hariztiak eta artadiak ere aurkituko ditugu, azken hauek zartatuta dauden karezko lurretan. Artederreta hauen ugaritasunari antz ematen zaio Garaigorta-n zein Untzueta (773 m.) mendi hondatuaren malda marraskatuan.
Bikotzgane (565 m.) gailurretik, gailurtzeari jarraituz, Garaigorta (665 m.) eta Aizbelaga (638 m.) gailurrak inguratu ditzakegu, Arrugaeta mendira iritsi baino lehen.
Orozko bailaratik joanez gero, San Martin auzotegian (314 m.) izan dezakegu abiapuntua eta izen bera duen trokartetik aurrera Garaigorta baserriraino (450 m.) iritsi. Hemendik zuzenean joan gaitezke gailurtzeraino, Garaigorta eta Aizbelaga-ren artean dagoen muinoraino (611 m.), eta gailurtzea galdu gabe gailurreraino igo.
Orozko bailaratik ere badago beste bide bat. Mendiaren izena bera duen Arrugaeta auzotegira (434 m.) joan behar dugu. Pinudi batean sartzen den mendi-bide batetik Mendibil (559 m.) gailurrera iritsiko gara, bertan pagadi murriztu baten arrastoak ikusiko ditugularik. Zertxobait jaitsiz (541 m.), Arrugaeta-ko maldara joango gara, bertan pago batzuk aurkituko ditugu eta laster erabat argi dagoen gune batera helduko gara. Gailurrera iristeko oso bide laburra dago, baina bidea lapiazez (lenarrez) beteta dagoenez eta gainera harriek uzten dituzten zuloetan basaraondoak daudenez, horrek denak zaildu egiten du ibilera. Gailurraren ekialdean ikusiko dugun etxetxoa erreferentzia hartuta gailurtzeraino ailegatuko gara eta gero bere gailurreraino (672 m.).
Balizko igoerak: Bikotzgane (1o. 15 m.); Gallartu (1o. 30 m.); Zubiaur (2o.).