Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak urtero antolatzen duen Astean Itxartu Taldeak Otsailaren 10ean, arratsaldeko 20:00etan. abestuko du.
Bere egitaraua abesti hauek osatuko dute:
- Ave Maria – Angelus Domini (Franz Biebl, 1906-2001), bi abesbatza mistoentzako.
- Te Deum guaraní (Ennio Morricone), “La Misión” pelikulakoa.
- Blancas como palomas (Luis Aranburu, 1905-1999)
- Baldorba (Benito Lertxundi), Mikel Zuazabeitiak lau ahotsetarako prestatutako eran.
Eta Itxartu Abesbatzarekin batera beste hauek ere eskuhartuko dute:
- Sodupeko Mendiona Abeslariak
- Sondikako Agrupación Txuma Olagüe
- Basauriko Coro Soinu Bidea
- Bilboko Jatorki Abesbatza