Honekin batera Apirilaren 19an, Itxartu Mendigoizale Taldeak antolatuta, Bedón (1.091 m) eta Picón (1.051 m) mendietara eta Ojo Guareña eta Espinosa de los Monteros-era egingo den ireteerari buruzko informazioa.
Irteera: goizeko 8:00etan Algortako Kirikiñotik.
Iraupena: Egun osokoa.
Prezioa:
- Autobus + bazkaria: 28 €
- Bazkaria bakarrik: 20 € (kotxez joanez gero)
- Ordainketa: Itxartu Mendigoizale Taldeak BBKn duen kontuan: 2095 0022 00 9106732999
Aukerak: bi
- A aukera: Bedón eta Picón mendietara igotzea (denera 3:25 ordu)
- B aukera: Ojo Guareña-ko Monumentuko Etxea, eta San Bernabe haitzuloa eta baseliza ikustea
Espinosa de los Monteros: autobusez joango gara eta han bazkaldu baino lehen eta arratsaldean astia izango dugu herrian ibiltzeko. Bazkaria Casa Torre de Alvarado jatetxean izango da 15:00etan.
Itzulera: Algortara 21:00etan iritsiko gara gutxi gorabehera.
Informazio gehiago: kartel honetan.
Txangoaren xehetasunak: oharrak klikatuz lortu ditzakezu.
Gaztela Leongo Juntak eskainitako informazioa Ojo Guareña zapalduz lortu dezakezu.