Itxartu Mendigoizale Taldeak bat egingo du Bizkaiko Batzar Nagusien babespean igande horretan Ganekogortan eta Pagasarrin egingo den ekitaldiarekin. Egun hori “Deiadar-mendien eguna” da eta hainbat mendi talde, ekimena bultzatuz, Ganekogortara igoko dira. Gu ere bai, gure egutegia aldatuz (ikus egutegi berria web honetako ‘Mendi-egutegia’ karpetan)
Irteera: Algortako Kirikiñotik, goizeko 9:00etan autobusez (Kontuz! Igande honetan ohi baino ordubete beranduago abiatuko gara!)
Ibilbidea: Alonsotegi – Ganekogorta – Pagasarri – El Fango Polikiroldegia.
Erromeria: Pagasarrin erromeria egongo da 13:00etatik aurrera.
Itzulera: autobusez El Fango Polikiroldegitik, Algortara 15:15ak inguruan heltzeko.
Honekin batera bi agiri dituzu ikusgai: