Hona hemen datorren iganderako, uztailaren 12rako, Itxartu Mendigoizale Taldeak antolatu duen txangoaren berri eta xehetasunak.
Irteera: goizeko 8:00etan autobusez Kirikiñotik.
Ibilbidea: Angulo Mendatetik Orduña Mendatera (Tologorri, Bedarbide, Solaiera, Txolope eta Txarlazo tontorretatik igaroz).
Iraupena: 5:45 ordu (goizez 4:30 eta arratsaldez 1:15 ordu)
Egun osoko txangoa, mendian bazkaltzeko. Bakoitzak bere bazkaria eta edariak eraman behar ditu. Hamaiketakoa Tologorrin hartuko dugu eta bazkaria Txarlazon.
Itzulera: Orduña Mendatetik 17:30etan abiatuko gara, Algortara 19:00etan heltzeko.
Oharra: udan gaude, bero egin dezake eta, beraz, eguzkiren izpietatik babesteko kremak eta biserak eraman ez ezik, ur asko eraman behar da. Tologorritik behera iturri bat aurkituko dugu, ordurako ura bukatu bazaigu berriro hartzeko.
Hementxe duzu informazio gehiago: