Datorren larunbatean, irailak 19a, ezohiko ekintza batean eskuartuko dugu. Mungiako Andui Mendi taldeak gonbitea luzatu zigun, beraiek antolatzen ari diren XXXII. Euskal Herriko Marmitako Txapelketa eskuartu genezan. Eta halaxe egingo dugu, taldetxo bat Mungira joango gara txapelketan parte hartu asmoz.
Egun horretako egitaraua hauxe da:
08:30 Ongietorria partehartzaileei
09:30 Argazkia lehiakide guztiekin
09:45 Agintariena eta Lurraldeetako banderak
10:15 Txapelketaren hasiera
13:00 Lapikoen aurkezpena
14:30 Herri bazakria Udal frontoian
18:00 Sari banaketa