Itxartu Mendigoizale Taldea azaroaren 1ean, igandea, Ganalto mendira joango da. Txangoaren ezaugarri nagusienak hauexek dira:
Irteera: autobusez Algortako Kirikiñotik.
Ordua: goizeko 8:00ak.
Igoera: Murgi-tik oso gertu dagoen Domikia herritik.
Mendi txangoaren iraupena: 3:30 ordu, gutxi gorabehera, hamaiketakoa barne.
Itzulera: 14:00etan gutxi gorabehera Algortan egongo gara berriro.
Izen-ematea: Algortako batzokiko tabernan dagoen zerrendan edo autobusean bertan, tokirik geratzen bada.
Hauxe da Itxartuk argitaratutako kartela eta argazki hauek txango prestatzera joan ziren egunekoak dira.