Itxartu Mendigoizale Taldeak azaroaren 8an, igandea, egun osoko ibilaldi hau prestatu du.
Bi aukera:
- Mendi-ostera: Donibane-ko Santa Barbara-tik (9:45etan hasita) Hondarribia-ra (13:30 edo 14:00etan). Hauexek dituzu Ibilbide honen xehetasunak.
- Turismoa: mendi-ostera egingo ez dutenak Hondarribian ibiliko dira 12:30ak arte eta gero Hendaiara joango dira (13:00etarako).
- Lehenek zein bigarrenek Hendaiatik Hondarribi-ra itxasontziz igarotzeko auekra izango dute, han bertan 1,60 € ordaindu beharko dutelarik.
15:00etan Bazkaria Hondarribiko Batzokian, menu honekin:
- Hasteko, bina kroketa.
- Lehena: Hauetako bat aukeran: ganba-entsalada, arrain-zopa edo ilarrak urdaiazpikoarekin.
- Bigarrena: Hemen ere bat aukeratu behar da: txahala-masaila, entrekota edo arraina (egun horretan dagoenaren arabera).
- Postrea: tiramisu edo budina izozkiarekin.
- Ardoa: crianza.
- Kafea.
Arratsaldean: Hondarribian bertan.
Itzulera: 21:00etan edo, Algortan berriro.
Prezioa:
- Autobusean doazenek: 30 €
- Beren kotxez doazenek: 20 €
Ordainketa: Itxartu Mendigoizale Taldearen BBKko kontuan: 2095 0022 00 9106732999.
Hauxe da Itxartu Mendigoizale Taldeak argitaratu duen kartela