Abenduaren 6an San Nikolas eguna ospatzen da. Santua Getxoko auzoa den Algorta-ko patroia da eta auzo honetan du bere egoitza Itxartu Taldeak.
San Nikolas itxasoko jendearen patroia ere bada eta Algortak badu bere izena duen Eliza. Eliza aspaldian Portu zaharrean bertan egon zen kokatuta, hasieran portuko plazan bertan eta gero, goraxeago.
Duela urte batzuk Itxartuk Algortako itxasoko jendeak urtero ospatzen zuen jaia berreskuratu zuen eta aurten ere halaxe egingo du, bai San Nikolas Eliza nagusian zein Portu zaharrean.
Egitaraua hauxe da:
12:00 San Nikolas Eliza nagusian Meza.
13:00 Ohorezko Aurreskua agintari, abadeari eta bildutako guztiei eskainia.
Kalejira Parrokiatik Portu zaharreraino.
13:30 Itxartu Euskal Dantzari Taldearen emanaldia, eskainitako dantzen artean Kaixarranka beti dantzatzen delarik.
Itxartuko txistulari taldearen kontzertua.
Hona hemen jaia iragartzen duen kartela.