Urtarrilaren 17an, igandea, Itxartu Mendigoizale Taldeak Etxebarri – Lutxana zeharkaldia egingo du.
Etxebarri-ra metroz joango gara, gehienok Algortatik. Hauek Algortako metro geltokian 8:05erako egon behar dute, hartuko dugun metroa Algortatik 8:15etan igarotzen dena izango baita.
Taldearekin beste geltoki batean bat egin nahi dutenek jakin dezatela talde nagusia aipatutako tren horretako azken bi wagoietan joango direla.
Mendi txangoak 3:30 eta 4:00 ordu bitarteko iraupena izango du eta Algortara 14:00ak inguruan helduko gara, berriro ere metroz Lutxanatik.
Bakoitzak bere Creditrans-a eraman dezala aholkatzen dugu.
Ibilbidea toki hauetatik igarotzen da: Etxebarri – Ganguren – Avril – Santo Domingo – Artxanda – Banderas – San Bernabe – Enekuri – Lutxana
Honekin batera:
– Ibilaldiaren iragarkia.
– Ibilaldiari buruzko oharrakgazteleraz.