Urtarrilaren 29 honetan, 19:00etan eta Algortako Batzokiko Areto Nagusian, ‘Mednian Orientazioa’ri buruzko hitzaldia izango dugu (Ikusi kartela).
Zer da orientazioa?
Orientazioa inguru naturalean jarduten den kirol interesgarri eta erakargarria da. Teknika ezagutzak naturari eta abenturari irekitzen dizkio ateak. Orientazio lasterketak, mapa eta iparrorratzaren laguntzaz, ibilbide bat betetzean datza, horretarako mapan seinalatutako kontrol batzuetatik pasatuz.
Zertan datza ikastaroa?
Ikastaroak bi alde izango du. Alde teorikoa, non kirol honen oinarriak ezagutuko ditugun, eta alde praktikoa, Bizkaia Sariarekin batera egingo dena (hau martxoaren 14ean burutuko da Urduñan. Itxartu Mendigoizale Taldeak mendi-txango hori prestatu du egun horretarako).