Eguraldi txarra dela-eta, Urduñako Orientazio Lasterketa bertan behera geratu denez, Itxartu Mendigoizale Taldeak beste txango bat prestatu du, Pico de la Cruz-era hain zuzen, Zuhaizti-tik abiatuta.
Abiaera: Kotxetan, Algortako Kirikiño-tik, 8:00etan.
Mendi-txangoa: Harkaitz beltzak Interpretazio Gunea – Gasteran (801m.) – Pico de la Cruz (803 m.) – Ganeran (823m.) – Harkaitz beltzak.
Iraupena: 3:30 ordu gehi hamarretakoa.
Itzulera: 14:30etan Algortan.
Izen-ematea: Aldez aurretik Algortako Batzokiko Tabernan dagoen zerrendan izena ematea aholkatzen dugu. Bere kotxea eramateko prest dagoenak, hala adierazi dezala aipatutako zerrenda horretan.
Informazio gehiago kartel honetan.