Igande honetan Toloño-ra (1.271 m.) joango gara mendigoizaleok eta, egun osoko txangoa izanik, mendira joan nahi ez dutenek kulturazko bisitak egiteko parada izango dute.
Irteera: goizeko 8:00etan, oraingoan Algortako Batzoki ondoko autobus-geltokian, Telepizza ondoan. Autobusean hainbat mahai, aulki eta abar sartu beharko ditugunez, 7:45etan egon gaitezela aholkatu nahi dugu.
Bi aukera:
- Toloño (1.271 m.) mendira joan: Salinillas de Buradon-etik (500 m.) abiatuko gara.
- Kultura-bisitak: Salinillas de Buradon eta Labastida (azken honetan Ertaroko azoka izango dugu ikusgai)
Bazkaria:
- 14:30etan San Gines izeneko Jolas-Eremuan
- Norberak eraman behar ditu janariak eta edariak.
- Itxartu Mendigoizale Taldeak mahaiak eta aulkiak jarriko ditu denontzako.
Arratsaldea: Haro-n emango dugu, bakoitza bere erara.
Itzulera: 21:30etarako Algortan egongo gara.
Izen-ematea: 10 € Itxartu Mendigoizale Taldearen BBKko kontu honetan sartuz: 2095 0022 00 9106732999
Toki mugatuak, autobusez joan nahi izanez gero.
Informazio gehiago: