Igande honetan Toloñora (1.271 m) igoko gara mendizaleak eta, egun osoko ibilaldia denez, mendira joan nahi ez dutenek bisita kulturalak egiteko aukera izango dute.
Irteera: 8: 00etan, Algortako Batzokiko patioaren parean dagoen autobus geltokitik, Telepizza ondoan. Mahaiak, aulkiak eta bestelakoak autobusean kargatu behar direnez, 7: 45ean iristea gomendatzen dut.
Bi aukera:
1. Toloño mendira igo (1.271 m.): Gatzaga Buradon-etik abiatuko gara (500 m.).
2. Bisita kulturalak: Buradon eta Bastidako Gatzaga (azken honetan Erdi Aroko azoka egiten da)
Bazkaria:
• 14: 30ean, San Gines jolas-gunean
• Bakoitzak bere janaria eta edaria eraman behar du
• Itxartu mendigoizale Taldeak mahaiak eta aulkiak eramango ditu guztientzat
Berandu: Haron pasatuko dugu bakoitza bere airera.
Itzulera: 21: 30erako Algortan izango gara.
Izen-ematea: Itxartu mendigoizale Taldeak BBKn duen kontuan 10 €/ pertsona sartuz: 2095 0022 00 9106732999
Leku mugatuak autobusean joan nahi izanez gero.
Informazio gehiago:
- Kartel honetan
- Informazio gehigarria