Otsailaren 18an, ostirala, arratsaldeko 20:00etan eta Algortako Batzokiko Areto nagusian, Itxartu Antzerki Taldeak “La 5ª planta” antzeslana taularatuko du. Bere egilea Rosane Mateo da, Antzerki talde honetako kidea eta anterki lanen egile berria, hau bere lehen lana izanik.
Lana “irakurketa dramatizatu” eran eskainiko da eta iazko abenduan Algorta-Villamonteko Kultur Etxean izan zuen bere lehen antzespena, nahiko ikusle bilduz ete kritika oso onak jasoz.