Otsailaren 27an, igandea, Itxartu Mendigoiale Taldeak Trasmosomos edo Santxosolo zeharkaldia antolatu du, Antuñanotik Gordexolaraino .
Algortatik Irteera: 8:00etan autobusez, Algortako Batzokiaren aurrean dagoen bus geltokitik.
Mendi txangoa: Antuñano (238m) – Arbalitza (677m) – Espaldaseca (698m) – Rioya (678m) – Ilso Eguen (564m) – Gordexolako Berbikez-eko Jon Deunaren baseliza (232m). Ibilaldian zehar beste tontor batzuetara ere igoko gara (hala ere, ibilbide errazago bat ere eskainiko da, tartekako tontor hauetako batzuetara igo gabe).
Ibiliko garen luzera: 16,410 km.
Pilatutako garaiera: 888 m.
Iraupena: 4 o. 30 min. gehi hamarretakoa.
Izen-ematea: aldez aurretik Algortako Batzokiko Tabernan dagoen zerrendan izena ematea aholkatzen dugu, autobusean tokia ziurtatzeko.
Informazio gehiago: