Apirilaren 17rako Itxartu Mendigoizale Taldeak Txindoki-ra (1.346m) txangoa prestatu du, egun osorako, eta horrekin batera Zerain herria ezagutzeko bisita. Amaierarako, Segura hiribilduan bazkalduko dugu eta gero bere egitura eta eraikinak ikusi ahal izango ditugu.
Irteera: 8:00etan autobusez, Algortako Batzokiaren aurrean dagoen bus geltokitik.
Bi aukera:
- Txindoki-ra (1.346m) Laraitz-etik (400m) mendi txangoa.
- Zerain ikustatu (http://www.zerain.com/): Larraondo baserriko zerrategi hidraulikoa eta Burdinaren mendia (interpretazio zentroa, kiskalketa labeak eta “Polborina” galeria).
Bazkaria Segurako Izkiña jatetxean:
- Paella
- Lumagorri oilasko-hankak labean
- Postrea
- Kafea
Bisita librea Segura harresidun hiribildua (http://www.seguragoierri.net/eu/portada/).
Itzulia: 21:00etarako Algortan.
Izen-emateak: Pertsona bakoitzeko 30 € sartu behar dira Itxartu Mendigoizale Taldeak BBK-n duen kontu honetan:
2095 0022 00 9106732999
Informazio gehiago: