
Itxartu Euskal Dantzari Taldeak, hurrengo maiatzaren 1ean Erandion ospatuko den 2011ko Euskal Herriko dantzari egunean parte hartuko du. Euskal Dantzarien Biltzarrak prestaturiko egitaraua hurrengokoa da:
11.00etan – Desfilea.
11.30etan– Dantza taldeen emanaldia (futbol zelaian):
Gipuzkoa: Ezpata dantza, Agurra eta Zinta dantza.
Nafarroa: Orbaizetako joko dantza eta Auritzeko ingurutxoa.
Bizkaia: Dantzari dantza (Zortzinango, Makil jokoa eta Txontxongillo) eta Gorulariak (Arku dantza eta dominguillo).
Nafarroa Beherea: Soka dantza, Euskaldunak, Sorginak eta Kadrila.
Lapurdi: Ahurtiko Makil dantza, Makil txiki berri eta Beteluren fandangoa.
Zuberoa: Barrikada arribada, Ostalersa, Satanak, Aitzina pika, Godalet dantza.
14.00etan – Bazkaria.
16.30etatik – 20.30etara: Erromeria Luhartz taldearekin.
Horrez gain, aurreko egunetan beste zenbait ekintza ere antolatuko dira Erandion bertan.
