Ekainaren 12an, igandea, Itxartu Mendigoizale Taldea Sollubep mendi taldeak antolatzen duen Meñakako Herri Ibilaldira joango da.
Algortatik irteera: kotxetan 7:45etan, Algortako Batzokiaren aurrean dagoen bus geltokitik.
Nagusien Ibilaldiaren irteera: 8:30etan. Izena Meñakan eman behar da.
Txitxiburduntzia: Ibilaldia amaitu ondoren.
Itxartun izen-emateak: Itxartu taldean joango garenoi Algortako Batzokiko Tabernan dagoen zerrendan izena jartzea aholkatzen diegu beti bezala. Eta kotxea eramateko prest bazaude, adierazi ezazu zerrendan bertan (beste bidaiariek 2na € emango diote txoferrari).
Informazio gehiago:
