Ekainaren 19an, igandea, Itxartu Mendigoizale Taldea Kirkiñitu mendi taldeak antolatzen duen Fruizeko Herri Ibilaldira joango da.
Algortatik irteera: kotxetan 7:45etan, Algortako Batzokiaren aurrean dagoen bus geltokitik.
Nagusien Ibilaldiaren irteera: 8:30etan. Izena Fruiz-en eman behar da.
Luzera: 19 km.
Ibilbidea: Fruiz – Jainko – San Migel – Olabarri – Olagorta – Botiola – Fruiz
Itxartun izen-emateak: Itxartu taldean joango garenoi Algortako Batzokiko Tabernan dagoen zerrendan izena jartzea aholkatzen diegu beti bezala. Eta kotxea eramateko prest bazaude, adierazi ezazu zerrendan bertan (beste bidaiariek 2na € emango diote txoferrari).
Informazio gehiago:
- Kartel orokorra
- Itxarturen kartela